B Acceleration Week
Be part of the experience
B Acceleration Program in
New Smart Mobility Management Solutions
by GERTEK
GERTEK S.A. 20 urte baino gehiago dituen euskal enpresa bat da, trafikoaren sektorean zerbitzuak garatzen dituena, hiri barruan zein hiri artean, pertsonen eta salgaien mugikortasuna hobetzeko tresnak eta esperientzia eskainiz.

Datozen urteetan aldaketa handiak espero dira trafikoaren eta garraioaren sektorean, bai Europan, bai munduko gainerako herrialdeetan. Horrela berrikuntza teknologiko berriak eta mugikortasun-zerbitzuak agertuko, dira non teknologia digitalak prozesu honen eragile eta bideratzaile sendoenetako bat izango diren, sistemako hainbat eragileren arteko datu-trukea ahalbidetuz.

Mugikortasun-sistemen kudeaketa integrala, hirian zein hiriarteko eremuan, asmo handiko helburua da berez, teknologiaz gain, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-osagai garrantzitsua duena.

Eskaintza eta eskaria denbora errealean konektatuta egon daitezen, Gertekek erronka batzuk planteatzen ditu, okupazioari buruzko informazioa lortzeko, baliabideak modu eraginkorragoan erabili ahal izateko, hala nola partekatutako ibilgailu bat, lurrazaleko aparkaleku bat edo tarifikazio dinamiko bat.

Horretarako, bi erronka tekniko eta operatibo proposatzen dira:

● Hiriko lur gaineko aparkalekuen okupazioa denbora errealean ezagutzea, sentsoreen ezarpen masiborik gabe. Erabiltzailearentzako informazioa hobetzeko eta aparkalekua bilatzeak eragindako trafikoa gutxitzeko, denbora errealean dauden plazak ezagutu nahi dira.

● Ibilgailuan zenbat bidaiari dauden zehaztea. Ibilgailuaren identifikazioari eta okupazioari buruzko informazioa izateak mugikortasunaren kudeaketa hobetua ahalbidetuko du, eta erabiltzaileei hobari-politikak ezarri ahal izango zaizkie, hala nola, errei espezifikoak prestatzea, eremu mugatuetara sartzeko aukera, tarifa onuragarriagoak...

Inplementatu beharreko irtenbidearen abiapuntua, beraz, hiriko aparkalekua, bideetako eta errepideetako trafikoa, kameren irudiak, bidesarien datuak eta ibilgailuak berak ematen duen informazioa izan litezke.
crossmenu