Aholkularitza eskaintzen dizugu, eta zure proiektua bizkortzen lagunduko dizugu
Aholkularitza- eta bizkortze-zerbitzua
Urtean 20 aholkularitza-ordu doan startup-entzat. Zure startup-ari hazten laguntzeko ibilbide-orria diseinatuko dugu elkarrekin, eta zeure sektoreko hainbat profil profesional izango dituzu eskura. Bizkortze programak, matchmaking-a, nazioarteko mugikortasuna eta orotariko ekitaldiak. Baita hornitzaileekin harremana egiteko aukera, aholkularitza fiskal zein legala eta gestoria-zerbitzua ere.
Merkatua zeure eskura
Matchmaking korporazioak eta berrikuntza irekia
Lider diren korporazio eta partner teknologikoekin partekatuko duzu denbora eta espazioa, zeure produktuak probatzeko, merkatuaren potentziala ezagutzeko edota erreferentziak eskuratzeko. Gainera, BAT komunitateari atxikita dauden korporazioek berrikuntza irekiko erronkak partekatuko dituzte eta beren beharrei erantzuteko gai diren startup-ak bilatuko dituzte. Abagunea aprobetxatzeko leku eta une egokian egongo da zure proiektua!
Finantzaketa
Hazteko aukerak eta finantzaketa
BAT komunitateak aukera ematen du hainbat finantzaketa-eragilerekin harremana egiteko. Laguntza eta babes publikotik hasi, eta inbertsio-fondoen kapital pribatura bitarte; business angel eta crowfunding plataformez osatutako sare oparoa izango duzu eskura.
Doako prestakuntza
Ikasi sektorean lider diren espezialistarik onenekin
Doako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko aukera, zeure beharren arabera, proiektua edozein fasetan dagoela ere.
Networking-a, ikusgaitasuna eta nazioarteko konexioa
Egunean egotea, aitortza eta munduarekiko lotura
Networking ekitaldi eta guneetan parte hartzeko aukera izango duzu, nagusi diren joeren berri izateko eta lankidetza aukera berriak bilatzeko. Ikusgaitasuna areagotuko duzu, eta nazioarteko ekosistemarekin lotuko zaitugu; bertan aurkituko dituzu partner-ak, hornitzaileak, balizko bezeroak edo zure taldean falta diren profilak.
Lehen mailako espazioa eta azpiegiturak
Komunitatean partekatzeko eta lankidetza sustatzeko espazioak
Zure proiektuari hazten laguntzeko behar dituzun azpiegiturak, espazioak, baliabide teknikoak eta ekipamenduak izango dituzu eskura. BAT komunitatearen berezko espazioak zein atxikitako eragileen (korporazioak, zentro teknologikoak, …) azpiegiturak erabili ahal izango dituzu.
Babes publikoa
Administrazioa, inoiz baino hurbilago
Leihatila bakarreko zerbitzua izango duzu eskura, zentroan bertan aurrez aurreko arreta jasotzeko; horrela, erabilgarri dauden laguntza eta babes-programa guztien berri izango duzu eta horiek nola eskuratu azaldu ahal izango dizute. Sarrera bakarrean, hainbat eragile publikoren laguntzak kontsultatu ahal izango dituzu (Europako Funtsak, BFA eta BEAZen babesak, Bizkaia Talent, Seed Capital eta askoz gehiago).