Pribatutasun politika eta lege oharra

Datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua eta garatzen duen arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei dagokienez dagoen erregulazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.bacceleratortower.com webaren bidez egiten diren eragiketa guztietan aplikatuko diren erabilera baldintza orokorrak jakinarazten dizkizugu.  

Jabetza intelektuala 

Webgunearen jabetza intelektualari eta hango eduki guztiei dagozkien eskubideak BEAZ, S.A.U.renak dira (hemendik aurrera, BEAZ; helbidea: Sabino Arana, 8, 48013 Bilbo; IFK: A48229058). Enpresa hau, www.bacceleratortower.com domeinuaren titularra da, Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik dagoena. 

Zeharo debeku da orrialde hau gutxi-asko aldatzea. BEAZek ez du bere gain hartzen baimenik ez duten erabiltzaileen manipulazioen edo aldarazpenen ondorioz erator daitekeen  erantzukizunik. BEAZek ez du jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko edota webgunearekin loturik dagoen jabetzari edo eskubideari, zerbitzuei edo edukiei buruzko  inolako lizentziarik edo baimenik ematen. 

Debeku da webgune honen edukiak berauen jatorria aipatzeke edo horretarako baimena beren beregi eskatzeke osorik edo partzialki erreproduzitzea. Baldin eta webgune honetan biltzen den informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera gaizto horrek BEAZen jabetza intelektualari eta industrialari dagozkien eskubideetan kalteak eragiten baditu, ekintza egokiak abiaraztea eragingo du, eta hala denean, erabilera horien ondoriozko erantzukizunak betetzeko eskatu ahal izango da. 

Erabiltzeko baldintzak 

BEAZek ohartarazten du web orrialde honetan biltzen diren materialak informazio hutserako gorde ditugula, eta beraz, ez direla aski kasu zehatz batean erabakiak hartzeko edo posizioak ezartzeko. Materialok ez dute BEAZek ezein gai zehatzi buruzko aholkularitza edo zerbitzu profesionalik eskaintzerik eragingo. BEAZek ez du bere gain hartzen arestion aipatu den informazioaren ondoriozko edo informazio hori erabiltzearekin loturik dauden kalte-galeren ziozko ezelako erantzukizunik.  

Webgune honetan biltzen diren estekek edo loturek hirugarren pertsonek kudeatzen dituzten eta BEAZek inondik inora ere kontrolatzen ez dituen beste webgune edo orrialde batzuetara eroan ditzakete erabiltzaileak. BEAZek ez du webgune eta orrialde horien edukien eta egoeraren erantzukizunik, eta webgune honetatik orrialde horietara sartzeak ez du esan nahi BEAZek haien edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik. 

BEAZek ez du "Spaming" teknikarik erabiltzen.

Legezko erabilera 

Web orrialde honen eta beronen zerbitzuen erabiltzaileek trafikoaren legeen eta erabileren arabera baliatu behar dituzte bitartekook, eta web orrialdea eta beronen zerbitzuak ezin izango dituzte legez aurkako xede edo ondoreetarako erabili, ez eta hirugarren pertsonen eskubideei eta interesei kalte eragite aldera edota edozein eratara web orrialdeari kalteak eragin eta hura ezgaitu, gainkargatu edo narriatzeko moduan edo erabiltzaileek web orrialdea eta beronen zerbitzuak normal erabili eta gozatzea galarazteko moduan baliatu ere. Eginbehar hori betetzen ez dutenak erantzule izango dira web orrialdearen titularraren eta hirugarren pertsonen aurrean, baldin eta eginbehar hori ez betetzearen ondorioz kalte-galerarik eragin badute. 

Akatsen bermea  

BEAZek ez du bermatzen web orrialdea atzitzean edo webgunearen edukietan akatsak gerta ez daitezkeenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen direnean, erreprodukzio hori informazio hutsa emateko izango da, halako moldez non, baliozkotzat joko baita, ondore guztietarako, haren buletin edo iturri ofizial egokian egiten den argitalpena. 

Zerbitzuaren erabilgarritasuna 

BEAZek beretzat gordetzen du bere webgunean jasotzen den informazioari edota haren konfigurazio eta aurkezpenari buruzko aldarazpenak eta egunerapenak edozein unetan eta aurretiaz ohartarazpenik egiteke gauzatzeko ahalmena. 

BEAZek ez ditu web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta segida bermatzen. Ahal denean, arrazoibidez, web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduan izan daitezkeen etenen berri emango da aurretiaz.  

BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo segidarik ezaren ziozko, erabiltzaileek web orrialdeari eta beronen zerbitzuei egozten dieten erabileraren iruzurraren karizko, webgunearen eta beronen zerbitzuen hutseginkortasunaren ziozko eta, bereziki (baina ez soil-soilik), web orrialdeak edo zerbitzuak ematen diren orrialdeak atzitzeko hutsen karizko edonolako kalte-galeren erantzukizun oro. 

Jasotzen den informazioaren erabileraren ziozko erantzukizuna 

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, beroenen zerbitzuen eta edukien erabilera soil-soilik bere ardurapekoa dela, kasu guzti-guztietan. Bai webgunea atzitzea eta bai orrialdean jasotzen den informazioaren balizko erabilera interesatuaren erantzukizun hutsa da, eta berea baino ez. BEAZek ez du inolako erantzukizunik izango webgunea atzitzearen edo hango informazioa baliatzearen ondorioz edota edozein iritzi edota erabaki pertsonal edo enpresarial aldezte aldera horiez egin daitekeen aplikazioaren kariz gerta daitekeen kalte-galeretan. BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo berorien edukien ondoriozko ezelako erantzukizunik. 

Datu Pertsonalen Babesa 

Bizkaiko Foru Aldundiak, datu pertsonalen tratamenduaren erantzule gisa eta BEAZ arduradun gisa, erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen dituzte, datuak babesteko arloan aplikatzekoa den legerian ezarritakoarekin bat etorriz, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketazkoak hartu dira, hala nola, emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezkoak direnak, kontuan hartuta teknologiaren egoera, datuen izaera eta zein arriskuren eraginpean dauden.

B Accelerator Tower -eko jarduera guztietara sartzeko datu pertsonalak aurkeztu beharko balira, datu horien tratamendua interesdunaren baimenean oinarrituko da, lege-ohar eta pribatutasun-politika hori onartuz.

Datu pertsonalak zerbitzu egokia emateko baino ez dira erabiliko. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek datu horiek eskuratzeko aukera emango diete Bizkaiko Foru Aldundiak edo BEAZek azpikontratatutako profesionalei/enpresei, bai eta B Accelerator Tower -eko jardueraren barruan erabiltzaileak eskatutako zerbitzua behar bezala emateko beharrezkoak diren erakundeei ere. Datu pertsonalak ere lagako dira, legezko betebeharrak betetzeko.

Datu pertsonal horiek erabiltzailea Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BEAZekin lotzen duen harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, nolanahi ere, harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren pribatutasun-politikak, nolanahi ere, bere eskubideak baliatzeko aukera bermatzen dio erabiltzaileari: interesdunari buruzko datu pertsonaletara irispidea izatea, datu horiek zuzentzea edo ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasunerako eskubidea edo tratamenduari aurka egiteko eskubidea, eta eskubide horiek gauzatu ahal izango ditu:

• Posta arruntaren bidez, BEAZ S.A.U.ri zuzenduta, Sabino Arana 8, 48013 Bilbao

• Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean

• BEAZeko Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean: aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasun eta Datuen Babeserako Ataleko Burutza, zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernu Oneko eta Gardentasuneko Kabineteari atxikia (Kale Nagusia, 25 – 48009, Bilbao).

Irudi eta grabazioen tratamendua

BEAZek antolatutako ekitaldietan parte hartzen duten pertsonei jakinarazi zaie ekitaldi horietan irudiak eta grabazioak hartuko direla, eta erakunde horien jarduerak hedatzeko erabiliko direla, propioak eta beste batzuenak diren hedabideen bidez (sare sozialak barne); beraz, ekitaldi horietara joateak datu pertsonalen erabilera hori onartzea dakar.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa 

Web orri honen erabilera Espainiako legeak eta Europar Batasunak arautzen dute. Baldintza horiek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzaileak egoitza finkatuta duen tokiko auzitegietan ebatziko da.

crossmenu