BAT, parerik gabeko lankidetza-proiektua

BAT B Accelerator Tower herrialdeko proiektu estrategikoa da, eta Bizkaia nazioarteko ekintzailetzaren mapan jartzea du helburu. Euskal erakunde nagusien laguntzari esker, BAT B Accelerator Tower-en antzeeko proiekturik ez dago; Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zerbitzura dauden tresna publikoak uztartzeko gai da, zerbitzu ezberdinduekin eta PwC, Talent Garden eta Impact Hub-en nazioarteko sareekin. BAT B Accelerator Tower Europako hegoaldeko berrikuntza HUB garrantzitsuena eta ondoen konektatua izatea nahi dugu. Talentu ekintzailearen eta berrikuntza irekiaren kontzentrazio eta trakzio puntua, non StartUpak, Korporazioak, Inbertitzaileak eta Administrazioak elkarrekin lan egiten duten.
Informazio gehiago

Berrikuntzaren zerbitzura dagoen komunitatea, hazteko leku estrategiko batean

Bizkaiak konpromiso publiko berdingabea eskaintzen du zure proiektuaren garapena bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskadi ekintzailetza eta berrikuntzaren erreferente bilakatzeko egin duten apustuaren emaitza da BAT. Funtsezko pieza da nazioartean tokiko ekosistema eta sektore zein negozio berrien garapena elkartzeari dagokionez.

BAT-en balio diferentzialetako batzuk:

Talentuen bilaketa sustatu eta errazteko neurriak
Startup-ei, enpresei, atzerriko talentuei eta I+G+b arloko jarduera intentsiboei bideratutako fiskalitate diferentziala.
Laguntza pertsonalizatua: gure lurraldean enpresa sortzen duzun unetik hasita partner-ak bilatzen dituzunera bitarte.
Laguntza publikoen portfolio zabala, itzuli beharrik gabeko laguntzak nahiz baldintza onuragarriak dituzten maileguak biltzen dituena (inbertsioetarako, enpresa sortzeko, nazioartekotzeko, berrikuntza bideratzeko, talentua erakartzeko).

Jarri gurekin harremanetan eta jaso eskura dauden laguntza eta onurei buruzko informazio gehiago!

Informazio gehiago

Coworking guneak

Zure ekipoarentzako lanerako espazio zoragarriak, beste enpresa batzuekin harremanetan egoteko.
Informazio gehiago

Bulego pribatuak

Zure eskura jartzen ditugu erabat hornitutako bulego pribatuak, 2 eta 10 pertsona bitartekoak.
Informazio gehiago

Bilera gelak

Behar duzunean bilera gelak erabiltzeko aukera izango duzu (bezeroekin aurkezpenak egiteko, taldeko bilerak egiteko, etab.).
Informazio gehiago

Workshop gelak

Prestakuntza-jarduerak, brainstorming ariketak edo hausnarketa estrategikoak egiteko aukera izango duzu gure workshop geletan.
Informazio gehiago

Antolatu BAT-en zeure ekitaldiak.

BAT-en areto nagusia dugu, bertan zure ekitaldiak antola ditzazun eta zentroak berak beste eragile batzuekin sustatzen dituen ekitaldietan parte har dezazun. Ekitaldi korporatiboren bat antolatu behar baduzu, aretoa erabiltzeko eskaera egin ahal duzu.
Harremanetan jarri erreserba egiteko
Atseden guneak
Gozatu zure eskura jartzen ditugun guneez, horietan era erlaxatuan lan egiteko, deiak egiteko edota atseden hartzeko.
Gure kafetegia
Badakigu kafetegian eta tabernan estutzen direla harremanak gehien eta horietan sortzen direla aukerak sarri. Gozatu eta sendotu komunitatea!

Terraza

Gozatu Bilboren ikuspegi zoragarriaz, dela zure taldekideekin, komunitateko kideekin, bezeroekin nahiz hornitzaileekin.

Badakigu gure komunitatearen funtsezko pieza izan zaitezkeela

Jarri gurekin harremanetan BAT-i buruz gehiago jakiteko!

BAT taldearekin harremanetan jarri
crossmenu