2026/06/18
12:00 - 14:15
Auditorioa

Spainsif-ek antolatutako Inbertsio Jasangarri eta Arduratsuaren Astea (ISR Astea) finantza jasangarriei buruzko topaketen erreferentziazko bira nazionala da, eta 2026. urte osoan zehar egingo da.
Urtero Espainiako hainbat hiritan egiten da, inbertsio-erabakietan ASG (ingurumenekoak, sozialak eta gobernantza onekoak) irizpideen integrazioari buruzko ezagutza, elkarrizketa eta jardunbide egokien trukea sustatzeko helburuarekin.
ISR Astearen 2026ko Bilboko saioa Seed Capital Bizkaiak hartuko du, eta ekainaren 18an egingo da BAT dorrean (Don Diego López de Haroko Gran Vía 1, Abando, 48001 Bilbo, Bizkaia), 12:00etatik 14:15era, honako gai honetan oinarrituta: «Trantsizio ekologikorako finantzak: berrikuntza eta hazkunde ekonomikoa».
Saioak ikuspegi plural eta integratzailea izango du, erakundeetako ordezkariak, finantza‑ekosistemako eragileak eta inbertsioaren eta trantsizio ekologikoaren arloko adituak bilduz, finantzaketa jasangarriak hazkunde ekonomikoan eskaintzen dituen aukerak aztertzeko helburuarekin.
Saioan Europako Batzordeko ordezkariek parte hartuko dute, Annа Armengol-ek —Espainian dagoen Europako Batzordearen Ordezkaritzako aholkulari ekonomikoa— egindako hitzartzearekin batera; baita Euskal Finantza Institutuko, Seed Capital Bizkaiako, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun instituzionalek ere, eta Kutxabank Gestión SGIIC, Edmond de Rothschild Asset Management eta Alantra bezalako finantza‑sektoreko eragile garrantzitsuek, besteak beste.