Biltegien kudeaketa logistikoak barne-erronka ugari ditu, hala nola eskuzko prozesuen automatizazioa, salgaien kokapena ez ezagutzea edota hornidura-kateko elementu guztien integrazioa. Erronka horiek kanpoko faktoreek areagotzen dituzte, besteak beste lurzoru-eskasiak eta horrek dakarren kostuak. Hori dela eta, biltegiratze-espazioak berrasmatu behar dira, haien eraginkortasuna handitzeko.
Erronka sorta zabal horretan, aukera ugari daude barne-prozesuak eta -ibilbideak hobetzeko, biltegiei antolamendu hobeagoa izateko, denbora hilak kentzeko, eskaeren prestaketa arintzeko, inbentarioak egiteko erraztasunak emateko edota salgaien galerak edo narriadura murrizteko, batez ere merkataritza elektronikoko jarduerak ugaritu direlako.
Azaldutakoa kontuan hartuta, MC Sonaek honako esparru hauetan bilatzen ditu teknologiak: