Otsailaren 27tik 28ra, startup teknologiko aurreratuen Italiako ordezkaritza bat jasoko dugu, P101ekin lankidetzan. Inbertsio funts horrek Milanen du egoitza, eta 400 milioi euroko funtsak kudeatzen ditu.
Hau da zure aukera:
🚀 P101eko startup italiarrak ezagutzeko.
🌐 Inbertsio-funtsarekin sinergia-aukerak aztertzeko.
🤝 Komunitateko inbertitzaileekin eta kide nabarmenekin konektatzeko.
Ez galdu DemoDay Breakfast asteartean, hilak 27, 9:00etatik 11:00etara, Community Kitchen-een (7. solairua) - BAT Accelerator Tower (BAT)
Hona hemen agenda:
💸 VC MeetUp| P101 - 9:00-10:00
Ezagutu P101, Italiako eta Europako ekosistema digitaletan funtsezko eragilea 2000ko hamarkadaren hasieratik. Gaur egun, P101ek enpresa digitalen A eta B serieen faseetan inbertitzen du, merkatuko lider bihurtzeko konpromisoa duten sortzaileei laguntza eta aholkularitza emanez. Ez galdu konexiorako aukera paregabe hau!
🚀Demo Day - P101eko startupak
Startupak ezagutu nahi dituzu? Ez galdu:
Zatoz gurekin eta parte hartu topaketa honetan! Agendatu zure 1:1 bilerak, eskatu deck-ak BAT B Accelerator Tower taldeari eta prestatu zaitez lankidetza aukera berriak aztertzeko.
Trade Mission hau, bisita bat baino gehiago, berrikuntza eta ekintzailetzako zubiak eraikitzeko aukera bat da!