
Hurrengo Community Breakfast-era gonbidatzen zaitugu Lookiero eta Mondragon Unibertsitatearekin!
Datuen analisia, berrikuntza eta moda atsegin dituzu? Ez galdu aukera paregabe hau, datuek erabiltzailearen esperientzia eta norberari egokitutako looken sorrera nola alda dezaketen jakiteko.
Topaketa honetan, Business Data Analytics Graduko bi ikasle taldek Lookierorako garatu dituzten soluzioak partekatuko dituzte bi arlo giltzarritan: User Experienceren analisia eta look-en sorkuntza datuen analitikaren bidez.
Bezeroak ezagutzea eta haien gustuetara egokitzen diren janzkiak identifikatzea funtsezkoa da Lookierorentzat. Horretarako, ekipoek analitika deskriptiboko tresnekin, web aplikazioen garapenarekin, grafoen datu baseekin, Big Datarekin eta baita IA Generativarekin ere lan egin dute. Saio honetan, beren berrikuntzak aurkeztuko dizkigute, eta azalduko digute teknologia horiek nola markatu dezaketen aldea erabiltzaile-esperientzian.
Ez galdu ikasteko, inspiratzeko eta networking-a egiteko aukera hau teknologia eta datuen zale amorratuak diren profesionalekin eta ikasleekin.
Eman izena orain eta zatoz gurekin gosari honetara. Zure zain gaude!