Bizkaiko Foru Aldundiak Biok! berrikuntza irekiko plataformaren bitartez abiarazi dituen GovTech erronkak aurkezteko informazio jardunaldia. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dute, erronken sustapenean kolaboratzen duten erakunde teknologikoekin, hautemandako beharretan eta lortu nahi diren helburuetan sakonduko dutelarik. Erronken inguruan sor daitezkeen zalantzak ere argituko dira bertan.
Ez galdu erronkak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabe hau!