< Ver todos los eventos

BAT TALK – ARTECHE

Data

2025/10/14

Ordua

10:00 - 11:45

Lekua

Auditorioa

Icono BAT
Urriaren 14an, BAT Talk berri batera gonbidatzen zaitugu, Arteche Taldearen eskutik. Talde hau nazioarteko erreferentea da sektore elektrikoan, eta industria eraldatzeko eta inpaktu global bat sortzeko gai den berrikuntza irekiaren adibide bikaina da.
Saioan zehar, Alex Artetxe taldeko CEOak parte hartuko du, eta ia 80 urtez sare elektriko erresilienteago eta iraunkorrago bat lortzera bideratutako enpresaren ikuspegia eta estrategia partekatuko ditu.
Ondoren, Óscar Fernández de Retana, CTOa, lankidetza berritzailearen arrakasta-kasu batzuk aurkeztuko ditu, eta horiei esker Arteche sektoreko abangoardia teknologikoan mantendu da.
Horren ostean, mahai-inguru bat egingo da, eta arrakasta-kasu horietako batzuk sakonago aztertuko dira.
Amaitzeko, Begoña Uribarrena, Innovation Ecosystem Leader, berrikuntza ekosistemak nola lan egiten duen erakutsiko du: proiektuak eta erronkak partekatuz, ahaleginak eta gaitasunak Arteche Ventures-en bidez lerrokatzeko, garapen iraunkorrean eta industria 4.0-n zentratuta.
Zure mundua aktiboen kudeaketa, korronte jarraitua, harmonikoen neurketa, banaketaren automatizazioa, potentzia elektronika edo zuntz optikoa bada, energia partekatzen dugu!
Aurkeztu hemen Arteche-ren Berrikuntza deialdian parte hartzeko!
crossmenu