Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz eta Seed Capital Bizkaiaren bitartez, Inbertsio Foroaren 6. edizioa aurkezten du.
Ekimena Bizkaiko inbertsio-ekosistema dinamizatzeko estrategiaren barruan kokatzen da, lurraldeko startup puntakoenekin harremanetan jartzeko eta inbertsio-aukera interesgarriak ezagutarazteko helburuarekin.
Foroak aukera emango du hainbat sektoretako 8 startupek egingo dituzten pitch-ak entzuteko. Startup horiek finantzaketa aktiboki bilatzen ari dira edo inbertsio-erronda bat irekita dute, eta guztiek hazteko potentzial handia dute.