Urtero, 100 pertsona inguru elkartzen gara migrazioari, emakumeari eta Bilbori buruz ezagutzeko eta hitz egiteko. Bigarren topaketa honetan honako gaiak jorratuko ditugu: Kultura Eskubideak, Feminismoak eta Emakume Migratuen Arteko Belaunaldiarteko Harremanak.
Bilboko Emakume Migratuen Komunitatea (MMB) Immigrazioaren Tokiko Kontseiluaren ekimen bat da, Urteko Aitorpenaren garapen gisa sortua. Bilbon emakume migratuen ahalduntzerako, ikusgaitasunerako, parte-hartzerako eta eraginerako erreferentziazko gune bihurtzea du helburu, hiriko beste espazio batzuekin konektatuz.